ARTEA

Izua eta haluzinazioa partekaturik

2018an zentroan bekadun izandako Alvaro Albaladejo eta Cristina Ramirezen El pozo y la piramide erakusketa inauguratu du BilbaoArtek. “Izu kosmikoan inspiratutako paisaiak eta asaldura mentalak sortzen dituzten irudiak” iradokitzen ditu El pozo y la pirámide erakusketak.

Izu kosmikoaren espekulazioekin lerro-lerro lan egin du Cristina Ramirezek azken urteetan, H.P. Lovecraft-ek inauguratutako genero literarioa. “Genero honen ezaugarri nagusiena gizakiarentzat guztiz ulertezin eta axolagabea den mundu baten existentzia suposatzea da. Mundu hori gure munduaren barruan kokatzean oinarritzen da Lovecraften paradoxa. (…) Komikia eta ilustrazioatik edaten duen lengoaia batekin, artistak giro eta gertaeren bidez indar ezezagun hauek gauzak eraldaketa bortitzetara nola oinperatzen dituzten azaltzen du”.

Alvaro Albaladejoren lanek martxan ipintzen dituzten haluzinazio-teknologien artean amarrua, animazioa eta errepikapena daude. Albaladejok “esperientzia pertzeptiboa asaldatzeko kiribilak, espazio negatiboak edo azalera irisatuak erabiltzen ditu. Erakusketa honetarako haluzinazioaren isurialde geometrikoan sakontzen duen lan sail bat egin du Alvarok. Triangelua, piramidea eta obeliskoaren bidez, itxura hauek eragiten dituzten tentsioak eta gatazka bisual eta espazialak esploratzen ditu”.

Erakusketaren eta artisten gaineko datu gehiago nahi izanez gero: BilbaoArte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button