ESZENA

Izpiliku sasien artean

Hendaiako Mendi Zolan, Hecho en Casa taldeak maskaraz beteriko Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen antzerki ikuskizuna egingo du igande arratsaldean.

Cyranoren betiko sudurra, sudur paregabea. Begira geldiren zirenei bere sudurra ez zela sudur arrunt bat esanez erantzuten zien Cyranok, baizik eta bere sudurra eliza-txoriendako pausaleku bat, karparen arrantzatzeko kanabera bat, matxinsaltoarendako jauzi-ohol bat, mamuta ihiztatzeko makil bat edo ilargia behatzeko teleskopio bat zela.
Cyranok bere kusia Roxanne maite du, sekretuki. Malerus da, Roxanne-k ez baitu Christian baizik ikusten. Christian ez da baitezpada izugarri argia baina ederra da. Gudukari eta poeta dugu Cyrano, bihotz handikoa, sudurra baino handiagokoa. Antzerki ospetsu honek gai unibertsalak jorratzen ditu : amodioa, bekaizkeria, desberdintasuna…

Baratze japoniar batean, joko maskatuari esker, hiru antzezleek istorio horretako pertsonaiak biziarazten dituzte, izpiliku sasien artean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button