LITERATURA

Idazmena lantzeko ikastaroak

Bilboko Alondegian, urriaren 7tik azaroaren 18ra, eta Joxemari Iturralde idazlearen eskutik literatura eta sormenari buruzko ikastaroa egingo da.
Hilabete eta erdiko iraupena izango du eta astean behin batuko dira, urriaren 7tik, 14, 21, 28. Azaroaren 18ra bitartean, eta bertan honako helburuak landuko dira batez ere: Ikasleak testu bat literarioa den ala ez antzematea; ikasleak literaturgintzan mugitzeko baliabide literario batzuk erabil ditzan lortzea eta ikaslea testu literarioak idazten has dadin lortzea.

Beste aldetik, Donostian, Aritz Gorrotxategik idazketa tailerra zuzenduko du urte osoan zehar, urritik maiatzera bitartean.
Ikastaroan narraziogintzaren oinarriak landuko dira, iritzi-artikulua, albistea, narrazioa… Gidoigintzaz eta antzerkiaz ere mintzatuko dira. Azkenik, poesia, sentimenduaren transmisioa, edota bertsolaritza eta poesiaren arteko harremanaz ere hitz egingo du Gorrotxategik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button