LITERATURA

“Hitzak gauean” ekitaldia, BilbaoPoesiaren barruan

Gaur, urriak 16, 19:30etan eta Bidebarrieta Kulturgunean, Miriam Reyes (Orense, 1974), Yolanda Castaño (Santiago de Compostela, 1977), Sholeh Wolp (Teheran, Iran, 1962) eta Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) poetek Hitzak gauean izeneko errezitaldia eskainiko dute.

Miriam Reyes eta Yolanda Castaño galiziarrak eta Miren Agur Meabe lekeitiarra, BilbaoPoesiako edizio honetako gonbidatu berezietako bat izango den Sholeh Wolp irandarrarekin arituko dira.
Estatu Batuetan bizi den poeta pertsiarra, “indarkeriaren, kulturaren eta generoaren lurraldeak aztertzen dituztelako” Estatu Batuetako kritikaren arreta merezi izan duten hiru poema libururen egilea da. Izan ere, bere poemetako askok Ekialde Hurbileko indarkeriazko egoera lantzen dute.

Larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, Rafael Berrio donostiarrak, kontzertu intimista eskainiko du, eta Paradoja bere azken laneko abestiak joko ditu. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button