BERTSOTAN

Josune Aramendi eta Julio Soto onenak Bizkaian eta Nafarroan

Markina-Xemeingo Josune Aramendik finalaurrekoetako txartela lortu du Getxon jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren seigarren eta azken kanporaketan.
Orain, finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolarien zerrenda jakitera eman da.
Azaroaren 21ean, Etxebarriko frontoian (Lea-Artibai), 17:00etan hasita honakoak: Miren Amuriza Plaza, Onintza Enbeita Maguregi, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Imanol Uria Albizuri, Gorka Pagonabarraga eta Paule Ixiar Loizaga Legarra.
Azaroaren 27an, Galdakaoko Urreta kiroldegian, 17:00etan hasita, honakoak: Aitor Bizkarra Ruiz, Etxahun Lekue Etxebarria, Xabat Galletebeitia Abaroa, Oihana Bartra Arenas, Josune Aramendi Perez eta Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.
Azkenik, abenduaren 4an, Larrabetzuko frontoian, 17:00etan, honakoak bilduko dira: Eneko Abasolo Txabarri Abarkas, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Txaber Altube Sarrionandia, Ander Elortegi Garatea eta Julen Arzanegi Erezuma.
Finala abenduaren 18an izango da, Bilboko Bilbao Arenan, 17:00etan.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa Julio Sotok irabazi zuen eta ondorioz finalera sartu da. Hortaz, azaroaren 28an Iruñean egingo den finalerako txartela eskuratu du. Berarekin batera Eneko Lazkoz ere finalean dago, pasa den asteleheneko Altsasuko saioa irabazi ostean. Gainerako bertsolariek finalaurrekoetako fasea bukatu bitarte zain egon beharko dute, finalerako sailkatzen ote diren jakiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button