ESZENA

Itsasoen deiadarra eta plastikoaren masifikazioa

Datorren igandean, otsailak 24, Musiklatu konpainiak Itsasoen deiadarra ikuskizuna eskainiko du estreinakoz Kultur Leioako Auditoriumean, 18:00etan hasita.

Uste al duzu dortokei eta izurdeei eragiten diela lurrera botatzen dugun txokolatinaren bilgarriak? Eta ba al dakizu gure etxean ekimen txikiak eginez ozeano garbiagoak lor ditzakegula? Esaten da, 2050ean arrainak baino plastiko gehiago egon daitekeela itsasoetan.

Julen Berna nabigatzaile nekaezinak eta Alberto Santolaria itsasoko algekin maitemindutako biologoak, gure itsasoaren garrantzia ezagutzera gonbidatzen gaituzte, eta ur azpiko ikus-entzunezkoak eta zuzeneko perkusiozko musika batuz sortuko da ikuskizun hau.

“Bidaia liluragarri bat gure itsasoak zaintzearen beharra ezagutzeko, eta gogorarazteko ongi birziklatzeak itsasoko espezieak zaintzen laguntzen duela. Emozioek lagunduko digute konturatzen irtenbidea gure esku dagoela. Animatuko al zara urdin handia salbatzeko abenturan murgiltzera?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button