ESZENA

Igogailuan norbere burua saltzeko ikastaroa

Umore Azokaren baitan, datorren maiatzaren 8an eta Kultur Leioan Igogailuan norbere burua saltzeko ikastaroa antolatu dute. Aurretik, datorren apirilaren 29an, Pierre Berthelotek, Generik Vapeur konpainia frantziarraren zuzendariak, Kalean antzezteko idaztea izeneko ikastaroa eskainiko du.

Ikastaroa hau (ingelesez Elevator Pitch bezala ezagutzen dena) erosle potentzial baten arreta eta interesa oso denbora laburrean bereganatzean datza, 118 segundotan, igogailu baten bidaiak dirauena.
Ekoizlea, proiektu-kudeatzailea eta Fira Tàrregako Nazioarteko Hedapen Arloko buru den Mike Ribaltak gidatuko du.

Tailerraren helburua, saltzeko teknikak ezagutarazi eta konpainietako saltzaileei errekurtsoak eta tresna berriak ematea izango da, benetako eredu eta egindako ariketen azterketatik abiatuta.

Formakuntzara zuzenduriko beste ekimena Kalean antzezteko idaztea izeneko tailerra da. Alderdi teorikoa eta praktikoa jorratuko dituzte parte-hartzaileek, ikasleria eta hizlaria elkarrekin, Euskadin eta Estatuan kale arteek bizi duten unea islatu asmoz. Horrez gain, Frantzian eskuragarri dituzten errekurtso eta metodoen ikuspegi praktikoa ere landuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button