LITERATURA

Miren Agur Meabek "Bitsa Eskuetan" poema liburua plazaratu du

Arrate Rodriguez-ek jarri dio Bitsa Eskuetan poema liburuari koloretako azala. Bertan marraztutako emakumea ageri da, biluzik, bainuontziaren ondoan. Tituluari egiten dio keinua, beraz.
Liburuak hiru atal ditu: La vie en rose, Harearen geriza eta Zapitxo intimoak. Eta atal bakoitzaren hasieran zita bat. Lehenengoan Anna Akhmatovarena; bigarrenean, Ana Gorriarena eta hirugarrenean, Viola Fisherova. Guztiak esanguratsuak, guztiak poemategiaren hasierakoa hausnarrean jartzeko.

Joan den urtean bere poesiaren gainean galdetzen genion, ia azken honek Miren Agur idazle egin ote duen. Eta berak, hala erantzun zuen: "Bai, ze poema-liburu baten bidez sartu nintzen euskal literaturaren sisteman. Gainera, sentsibilitatez hurbil nago poesiaren moldeetatik. Agian horrek badauka zerikusia neure izaerarekin, gogoetarako eta malenkoniarako joera izan dudalako gaztetatik. Poesia hurbilago eta erosoago gertatu zait adierazpide gisa. Nahiz eta kasu batzuetan fikzio baten bidez azaldu, beti egoten da lotuago norberaren barne-egoerari edo bizipenei, ni poetikoaren eta ni biografikoaren artean ez da izaten ia distantziarik."

Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) euskal idazle bizkaitarra da.
Poesia eta haur literatura nagusiki idatzi ditu, baina helduentzako narrazioak ere landu ditu. Azalaren Kodea liburuarekin Espainiako Kritika Saria jaso zuen 2000. urtean. Itsaslabarreko etxea lanarekin, aldiz, Haur eta Gazte Euskadi Literatura Saria lortu zuen 2002an. 2007an ere ohorezko sari bat ere eskuratu zuen, Lauaxeta saria, egindako ibilbidea literaioari emanikoa.

Poesia moldean idaztitakoak honakoak dituzue: Iraila (Sustraia, 1984), Nerudaren zazpigarren maitasun olerkiari begira (Sustraia, 1985), Arratsezko poemak (Arbola argitaletxea, 1987), Peneloperen poemak (Idatz & Mintz, 1989), Oi, hondarrezko emakaitz (Labayru, 1999), Ihesaren kantua (Idatz & Mintz, 2000) eta Azalaren kodea (Susa, 2000).
Haur eta gazte literaturan honakoak plazaratu ditu: Bisita (Gara, 2001), Itsaslabarreko etxea (Aizkorri, 2001), Joanes eta Bioletaren bihotza (Elkar, 2002), Etxe bitan bizi naiz, eta zer? (Elkarlanean, 2003), Nola zuzendu andereño gaizto bat (Giltza, 2003) eta Urtebete itsasargian (Elkar, 2006)
Narrazioan ere Uneka… gaba (Labayru, 1996) lana kaleratu zuen.
Gaur egun idazti duen azken lana Zer da, ba, maitasuna? (Elkar, 2008) izan da.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button