BESTELAKOAK

“B Plana”, musika ekintzen egitaraua

Bilboko Abisal Espazioak ibilbide berria hasi du espaziorik gabeko ekoizpen agentzia gisa. Jardute berri hori hasteko, Abisalek B Plana musika ekintzen egitaraua ondu du hil honetan, alegia, imaginario kolektiboaren eraiketaren inguruko ekintza programa irekia musikatik abiatuta.

Hala, Mikrohistoria musikala, nahasketa eta belaunaldi desfasea lelopean B Plana-k bi ekintza atondu ditu ekainaren 23an eta 24an. Hilaren 23an, EHUko Arte Ederretako Fakultatearen aparkalekuan inprobisazioko ekintza irekia gauzatuko dute Pastorala titulupean. Hilaren 26an, berriz, Past Forward Festa egingo dute Bilboko Conjunto Vacio aretoan.

Bi ekintza horietan hainbat lagunek parte hartuko dute, hala nola,Juan Zamora eta Javier Fresneda artistek, eta Unai Goikolea, Begoña Muñoz, Elbis Rever, Aggnès Pe kolaboratzaileek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button