IKUS-ENTZUN

“Iruñea hiriaren sinfonia bat”

The Sound We See mugimenduak ikus-entzunezko lankidetza-sormena sustatzen du. Mundu mailako mugimendua da, eta laster, Iruñera ailegatuko da Huarte Zentroaren bidez, Nafarroako hiriburuaren ikus-entzunezko sinfonia bat egiteko xedearekin. Otsailaren 23tik martxoaren 5era bitarte garatuko da ekimena.

“Walter Ruttmann eta Dziga Vertov, XX. mendeko abangoardiako dokumentalisten lana abiapuntu izanik, sinfoniek hiriaren izpiritua eta berezitasunak atzitzen dituzte eguneroko bizitzako irudiak konbinatuz”.

Partaideek 24 minutuko film-artisaua egingo dute Super8 kamerak eta errebelatu ekologikoa erabiliz. Hortik aterako den lana Punto de Vista festibalaren itxiera ekitaldian estreinatuko da, martxoaren 10ean. “Iruñea hiriaren inguruko ospakizun zinematiko bat izango da eta zuzeneko musikarekin”.

Lan kolektibo horretan parte hartzeko xehetasun guztiak: centrohuarte.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button