IKUS-ENTZUN

“Centro Histórico” film kolektiboa aurkeztuko du FASek

Bilboko FAS zineklubak Manoel de Oliveira, Aki Kaurismäki, Pedro Costa eta Victor Erice zinegileek zuzendutako Centro Histórico (2012, Portugal) filma pantailaratuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Iñaki Ochoa de Echagüenek aurkeztuko du emanaldia.

Filmak Portugalgo iparraldean dagoen Guimarães hirian gertatzen da, eta lau zatitan bananduta dago; zati bakoitza zinegile batek zuzendu du: Manoel de Oliveira, Aki Kaurismäki, Pedro Costa eta Victor Erice. Zati bakoitzean istorio bat kontatzen da.

Manifestu zinematografiko baten antzeko sormen-lana da, estilo ezberdinekin egindakoa, zinegile bakoitzak bere zatia filmatu baitzuen. Hori dela eta, emaitza nahasgarria da, batasun gutxikoa. Lau zatietatik Victor Ericek filmatutakoa nabarmentzen da.

Zientzia Politikoetan Lizentziatua, Erice 1963an diplomatu zen Zinematografia Eskola Ofizialean. Arte y pensamiento eta Nuestro Cine aldizkarietan zinema kritikak idazten hasi zen. Gidoilari hasi zen, eta gero, film laburrak zuzentzeari ekin zion. Bakarkako bere lehenengo lana, 1973an filmatu zuen El espíritu de la Colmena. Horren atzetik El sur (1983) eta El sol del membrillo (1992) etorri ziren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button