LITERATURA

"Bar Puerto" emanaldiak liburu eta DVD batekin horniturik ikusi du argia

Bar Puerto duela hamar urte pasatxo gauzaturiko proiektua da. Kirmen Uribek eta Josu Eizagirre zinemagileak aurrera eraman zuten irudi berezi batzuen grabazio hau. Auzo zahar bateko etxea bota zuten errepide berria egiteko, inguruko eta etxe horretako historia guztia desagerraraziz. Horrela sortu zen une efimero hori grabatzeko ideia, eta buruturiko lana gero hitzekin eta musikarekin nahastu zen. Mikel Urdangarinena da musika.
XX. mendeko jendearekin egin dute garai hartako kronika, eta hala, gerra zibila, itsasoko giroa eta marinelak, gerraosteko urte ilunak, kostaldea eraso zuen Hiesa, emigrazio afrikarra eta bestelako gaiak ukitu dira.

Lan honetan, eta Kirmenek esan duen bezala "…jendeak bere bizitza kontatzen du, modu naturalean. Ikuskizun urbanoa atera zaigu eta istorio pertsonal bat egiten du, bihotzetik datozen istorioez horniturik.
Egia esan, benetako zerbait egin nahi nuen, erreala, soziala, bazterreko esperientzia hau batuz".
Eta pozik lotu da emaitzarekin "nik parte hartu dudan gauzarik onena izan da, txikia bada ere" adierazi du idazleak.

Josu Izagirrek bere aldetik, nolako filmaketa egin zen azaldu du prentsaurrekoan. "Filmaketa arrunta izan zen, inolako konplikaziorik gabe. Bere etxeetan sartzen ginen eta grabaturiko irudiek sekulako indarra hartzen zuten. Izan ere, beraiek egin dute kortoa, euren istorioekin".

Hortaz, gaur aurkeztu den proiektuak, DVD eta liburua dakartza, eta bere testu guztiak gaztelaniazko eta ingelesezko itzulpenekin datoz.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button