LITERATURA

Literatura Unibertsala Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeen eskutik

Azken 53 aleak Elkar eta Alberdania argitaletxeek elkarlanean kaleratu ondoren, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen ElkarteaK (EIZIE) lehiaketa publiko bat egin zuen hurrengo lanak nork argitaratuko dituen deliberatzeko. Aurkezturiko egitasmoen artean, Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeena aukeratu dute hurrengo liburuak plazaratzeko. Orotara 153 obra itzuli dira.

Aurten EIZIEk hamasei obra hautatu ditu itzultzeko. Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 11n amaituko da. Hauek dira obrak: Mirall trencat (Merce Rodoreda), La vida es sueño (Calderon de la Barca), El siglo de las luces (Alejo Carpentier), Suitcase (Sergei Doblatov), Solaris (Stanislaw Lem), Felicidade Clandestina (Clarice Lispector), A ordem natural das coisas (Antonio Lobo-Antunes), La pelle (Curzio Malaparte), Siddhartha (Herman Hesse), Die gerettete Zunge (Elias Canetti), Le grand Meaulnes (Alain Fournier), Bonjour tristesse (François Sagan), Le testament (François Villon), Frankenstein (Mary Shelley), Benito Cereno eta Billy Budd (Herman Melville) eta Autobiography of My Mother (Jamaica Kincaid).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button