ESZENA

“Irratiperformance” tailer berritzailea

BilbaoEszenak, Baliabide Eszenikoen Zentroak, eta BilbaoArtek, Irratiperformanceari buruzko tailer berritzailean parte hartzeko izen emate epea zabalik du. Tailerra BilbaoArteren instalazioetan emango da, datorren azaroaren 4tik 9ra.

“Irratiperformanceek irratiaren eta espazio eszenikoaren arteko mugak aztertzeko aukera ematen dute. Ikus-entzuleen aurrean zuzenean burutzen diren eta eszenatokian presentzia fisikoa eskatzen duten soinu-piezak dira. Soinuarekin bakarrik uler daitezkeen arren, ikusteko parte bat ere baduten lanak dira. Ikuslea aldi berean entzule ere bada, eta begiak zabalik entzutea edo belarrien bitartez entzutea aukera dezake, eta aukera horiekin jolastu”.

Horrelakoetan giroak sortzeko, emozioak adierazteko eta istorioak kontatzeko, erreproduktore analogikoak, soinua egiten duten jostailuak, musika tresnak, ahots jokoak edo soinu-muntaiak erabiltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button