ESZENA

“Eztena-liburuak” aurkeztuko dituzte Oreretan

Eztena arte eszenikoen jaialdiak eta Mikelazulo kultur elkarteak Eztena-liburuak egitasmoa aurkeztuko dute larunbatean, hilak 27, Mikelazulon bertan, 19:00etatik aurrera.

“Eztena-Liburuak lan eszenikoen eta dramaturgia berrien ikusgarritasuna bultzatu nahi duen proiektua da, eta aurten hiru liburu plazaratu dira, hiru gazteleraz eta hiru euskaraz”. Proiektu berri hori Eztena jaialdiaren hamargarren urteurrenarekin batera abiatu dute. “Arte eszenikoetako hainbat lanen testuak plazaratu ditugu, edizio xume baino landuetan”.

Hala, larunbateko egitarauaren harira, liburuen egileek eta Eztenako kideek argitaratutako sei liburuak aurkeztuko dituzte, 19:00etatik aurrera: Abandónate mucho, Las XL; Ametsen faktoria, Jose Maratin Urrutia Txotxe; Zapatak, Joxemari Carrere; Aitaren Larrua, Tripak; Ella y él: ficciones, Legaleón-T; eta, azkenik, Tres Pedradas, J.B. Pedradas.

Horrekin batera,  hiru pieza eszenikoz gozatzeko aukera  egongo da: J.B. Pedradasen El hombre blandengue, Ttak teatroaren Eskeleto anderea eta Legaleon-T, Autoentrevista anónima.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button