IKUS-ENTZUN

Irantzu Varelak “Baise-moi” filma aurkeztuko du Bulegoa z/b-n

Zinema_Ilegala zikloaren 80. saioa izango da, gaur, Irantzu Varela kazetari eta aktibista feministak Bilboko Bulegoa z/b-n aurkeztuko duen Baise-moi (Virginie Despentes eta Coralie Trinh Thi, 2000) filmaren proiekzioa, 18:30etik aurrera. Emanaldiaren ostean, solasaldia izango da.

Film horren estreinaldiak zalaparta handia eragin zuen gure gizarteko tabu asko uztartzen baititu. Bulegoa z/b-ren arabera, “indarkeria, sexua, marjinaltasuna eta bortxaketa dira zinemako historiako film askoren ohiko argumentuak. Alabaina, film honetan, emakumeak indarkeriaren subjektua dira, ez biktima”.

Hala, Thelma & Louise film ezagun eta arrakastatsuaren bertsio “zonbia” bildu zuten filmaren zuzendariek. “Begirada punk batez fokuratuak, ez doaz mendeku bila, aurrera ihes egin nahi dute, besterik gabe. Haien amaiera okerragoa izango da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button