ARTEA

Rotterdamen hiru hilabeteko egonaldia eskaintzen duen beka zabaldu du Rekalde aretoak

Hautagaia, HWW programako artistek eta zuzendariak izendatutako batzorde baten bitartez aukeratuko da. Bekarekin etxebizitza, estudio, bidaia gastuak eta mantenu eta produkziorako diru kopuru bat izango da.

Derrigorrezkoa izango da, hautatutako artistaren lana aurkeztu eta eztabaidatzeko egingo den mintegi batean parte hartzea, beraz, beharrezkoa da ahozko ingelesa menperatzea. HWWeko egoitza garaiaren amaiera aldera lanaren erakusketa egiteko aukera dago.

Egitasmoak aurkezteko epe-muga 2010eko maiatzaren 7an, 14:00etan, izango da. Parte hartu nahi izanez gero, bidali beharrekoak Rekalde aretoaren webgunean jasotzen dira.

Rekalde Aretoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button