ARTEA

Ipuinetatik arte bisualera salto

Ane Gebarak bere lehen arte instalazioa paratu du Gasteizeko ARTgia sorgunean.  ARTgia da! deialdian 4pArTE proiektua aurkeztu zuen eta epaimahaiak saritu egin zuen. Ipuin kontalaria da Ane Gebara (Gasteiz, 1988) baina orain arte bisualetara egin du salto instalazio horrekin.

4pArTE proiektuan “4 ate hauetan emakumeen 4 istorio daude entzungai, lau momentu konkretu lau bizipen, sentsazio edo lau erabaki. Momentu batean bizitzan leiho bat edo ate bat irekiko balitz bezala planteatuta daude emakumeen egoerak. Momentu horietan murgildu sartu edo horietatik ateratzeko aukerak zabalduz”.

Datu gehiago eman ditu artistak buruan izan duen ideiari buruz: “4 parte, aparte edo 4 ate. Izenburuak bakarrik jolastera edo imajinatzera eraman ninduen, eta instalazio artistiko honetan aurkituko dituzuen 4 ateak ere, ipuinak askotan egiten duten bezala, jolastera, sentitzera, emakume desberdinen azalean jartzera eta imajinatzera eramango gaituzte”,

Ateak bi mundu banatzen ditu, barrukoa eta kanpokoa, eta era horretan ere, gorputza eta emakumearen munduan poliki-poliki murgildu ahal gara, izan ere, emakumeen istorioak askotarikoak dira eta bidaiatzeko aukerak ere,

Ane Gebara posible den leku guztietan kontatzen ditu ipuinak. “Hasiera batean publiko gazteari kontatzen nizkion bakarrik eta duela bi urte helduei kontatzeko gogoa piztu zitzaidan eta Gazte Sortzaileak bekari esker, Itziar Rekalderen laguntzarekin Harriak kontatu didatena narrazio saioa sortu genuen, Oses eta Miren txalapartarirekin lagunduta.

ARTgia espazioan jarritako instalazioa urriaren 20ra bitartean ikusi ahalko da.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button