IKUS-ENTZUN

“Invisible Express” film laburren 3. lehiaketa

Urrian, Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 7. Jaialdia abiatuko da, baina ekimenak ateak zabaldu baino lehen KCD-GKEk eta UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak Invisible Express film laburren 3. lehiaketa abiatu dute, irailaren 29tik urriaren 8ra arte.

Lehiaketa EHUn ikasten diharduten pertsona guztientzat dago zabalik, eta bertan, banaka edo taldeka parte hartu ahalko da. Atzo bertan, irailaren 28an film laburrak egiteko gaiaren berri eman zen.
Hala, film laburrak (euskaraz zein gaztelaniaz) irailaren 29tik urriaren 8ra bitartean egingo dira, eta lan bakoitzak gehienez ere 3 minutu iraungo du. Lanak helbide elektronikoaren bidez bidaliko dira, eta zuzenean deskargatzeko lotura bat atxiki ahal izango da, Dropbox, Wetransfer, Vimeo edo Youtube atarietakoa.

Film labur irabazleek sari hauek jasoko dituzte: Epaimahaiaren Saria, 1.000 €, eta ikusleen Saria, 500 €.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button