IKUS-ENTZUN

Gaur hasiko da Tabakaleraren zine-programazioa

Gaur, urriak 1, Donostiako Tabaleraren zine-egitaraua hasiko da, 19:00etan, El otro, el mismo: la intimidad en el documental, Andrés Di Tella zinegile argentinarraren hitzaldi eta zikloaren aurkezpenarekin, izan ere, ostegunero film bat pantailaratuko da Fokuak atalaren baitan, tartean, Hachazos, El país del diablo, Fotografías, Reconstruyen el crímen de la modelo edo Mononeros. Una historia.

Fokuak atalaren baitan zinegile garaikideen filmografian atzera begirakoak programatuko dira, egile kritikoenak eta berritzaileenak. Tabakaleraren arabera, “Lehen zikloa Andrés Di Tella zinegile argentinarrari eskainitakoa izango da. Di Tella Ameriketako dokumentalgile nabarmenenetako bat da. Bere azken lana, 327 cuadernos, Donostia Zinemaldian aurkeztu berri du, Zabaltegi sailean”.

Tabakalerak beste atal batzuk ere ondu ditu bere Zine garaikidea zine-programaren baitan: “programazio ildo honen ardatza, nazioarteko zinema jaialdietako filmetan eta banaketa etxe independenteetan datza”. Gai konkretuen inguruko Zikloak, urrian Zinea eta arkitektura ikusi ahalko da, eta abendura bitarte, halaber, Aro atomikoa.

Beste bi atal ere izango dira: batetik, Goizekoak, igande goizetan egongo diren emanaldi bereziak. “Familientzat zinea, zine-vermuta…”; eta bestetik, Gutun Zuriak. Bigarren horretan, Tabakalerarentzat erreferentziazkoak diren bestelako zine-ekimenetako pertsonak eta taldeak gonbidatu dituzte. “Hasteko, Oskar Alegría, Iruñeko Punto de Vista jaialdiko zuzendaria izango dugu, baita Ikusmira Berriak-eko egonaldietan parte hartzen ari diren sortzaileak edo Camira-Cinema and Moving Image Research Assembly-ko ordezkari bat izango ditugu”.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button