IKUS-ENTZUN

“As mil e uma noites: Vol. 2, O Desolado” filma pantailaratuko du Fas zineklubak

Miguel Gomes zinegile portugaldarrak 2015ean zuzendutako As mil e uma noites: Vol. 2, O Desolado pelikula pantailaratuko du gaur Bilboko Fas zineklubak, El Carmen aretoan, 19:45ean. Ander Parody zine-zuzendari eta EiTBko errealizadoreak aurkeztuko du emanaldia.

As mil e uma noites filmaren bigarren zatia da gaur pantailaratuko duten lana, eta izenburuak aipatzen dituen ipuin arabiarrekin lotura gutxi dauka. Fasen arabera, “Miguel Gomesek (Lisboa, 1972) sei ordutako zinema sortzen du, jende arruntaren gorabeherak irudimen handiz adierazita. Bere lurraldearen krisia azaltzeko modu berezia dugu hau”.

Dramatismoz eta surrealismoz filmatutako kontakizunak dira filmean jasotakoak, betiere, Portugaleko pluraltasuna agerrarazteko asmoz. Fasen arabera, filmak ikuslea hipnotizatzeko ahalmena erakusten du.  “Tabu (2012), film aparta, 2013an eman genuen. Miguel Gomes egungo zuzendari berrienen artean interesgarrienetako batean bihurtu da, Europako zinemagintza dekadentean”.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button