ARTEA

“Vitoria-Gasteiz” Aire Zabaleko XII. Pintura Lehiaketa

Datorren uztailaren 14an, Vitoria-Gasteiz Aire Zabaleko XII. Pintura Lehiaketa egingo da Arabako hiriburuan. Uztailaren 2tik 12ra bitartean izena eman ahal izango da.

Justo Antonio Olagibel: Erdi Aroko hirigunea eta XIX.mendeko Zabalgunea arkitektura-bilbez lotzeko irtenbide argia gaipean abiatuko da aurtengo ekitaldia. Teknika guztiak onartuko dira eta neurriak honakoak izango dira: gutxienez 50 x 35 cm, eta gehienez 130 x 97 cm. Antolakuntza jakinarazi duenez, “parte-hartzaileek berekin ekarri beharko dituzte armazoi edo euskarri zurruna, mihisea, papera, materialak eta abar, baita astoa ere, bertan erakutsiko baita lana epaimahaiak eztabaidatu eta erabakia hartu bitartean”. Parte-hartzaile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Txartelak Andre Maria Zuriaren plazan aurkeztu beharko dira, 09:00etatik 10:00etara bitartean, eta bertan jarriko zaizkie zenbakiak eta zigilua euskarriei. Sinatu gabe eta egilea identifikatzeko balio lezakeen inongo seinalerik gabe aurkeztu beharko dira lanak, 15:00etatik 17:00etara bitartean, Andre Maria Zuriaren plazan.

Artearen alorreko hiru adituk osatuko dute epaimahaia, eta hark hartuko du erabakia, baita ondoren, 19:30ean, sariak banatu ere, Andre Maria Zuriaren plazan.

Lehen saria: 1.600 euro; bigarren saria: 1.400 euro, eta hirugarren saria: 1.200 euro. Bi accesit ere banatuko dira: 500 euro.

Izena emateko eta beharrezkoa den informazio guztia eskuratzeko www.vitoria-gasteiz.org

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button