MUSIKA

The Brown Sisters gospel taldeak zabalduko du Gasteizko Jazzaldia

The Brown Sisters gospel taldearen kontzertuarekin hasiko da bihar Gasteizko Jazzaldia, zeinak larunbatera arte iraungo duen. The Brown Sisters taldearen kontzertua Mendizorrotza kiroldegian egingo da, 20:30etik aurrera, baina aurretik, 18:00ak aldera, Principal Antzokian, Hasier Oleaga Triok eta Jorge Rossyk Konexioa izenburuko emanaldia  aurkeztuko dute.

AEBetako Chicago hirian Brown ahizpek, -Adrienne, Andrea, Lavette, Phyllis eta Vanessak, eratutako gospel egitasmoa da The Brown Sister.  Jaialdiaren arabera, “Gospel tradizional garaikidearen talde onenetarikoa da. Bere interpretazioak berotasun, energia eta poztasun izugarriz beteta daude”. Aretha Franklin, Bobby McFerrin Bobby eta Walter Hawkins-ekin abestu dute, besteak beste.

Bestalde, Principal Antzokian bihar egingo den kontzertuaren harira, Hasier Oleaga euskal jazz musikari aktiboa da, hamaika proiektutan parte hartu baitu, tartean, Nevermind Trio, The Heckeler, RS Factor, Kase-O Two Quartets Experience, Santa Pau 44 Quartet, Miguel Salvador Project edo Iñaki Salvador Trío.
Jorge Rossy, berriz, Estatuko jazz musikari prestigiotsua da, atzerrian ere ezaguna da. Tete Montoliu, Carles Benavent, Perico Sambeat edo Chano Dominguez-ekin jo eta grabatu du.

Jazzalditik igaroko diren beste izen azpimarragarriak hauexek dira: Rubén Blades, Patti Austin, TS Monk, Woman to Woman, Larry Carlton eta Stanley Clarke Quartet.

Egitarau osoa: jazzvitoria.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button