ARTEA

Inmersiones ekimenaren hirugarren edizioan murgiltzeko aukera zabalik da

Urriaren lehenengo hamabostaldian aurkeztu beharko dituzte artistek euren proiektu artistikoak, gero Amarikan antolatuko diren jardunaldietan parte hartzeko. Jardunaldi horietan, bestelako ekintzak ere egingo dituzte.

Inmersiones programaren antolatzaileek 50 lan aukeratuko dituzte dossierren erakusketan parte hartzeko, eta beste 30 egitasmo euren egileek lanak aurkeztu ditzaten. Lanok denetarikoak izan daitezke, pinturatik performance-ra, net art-etik eskulturara; Inmersiones ekimenean arte-adierazpide guztiek dute bere tokia. Izan ere, egun Euskal Herriko arte esparruan gertatzen ari denaren mapa izan nahi du, hala nola, sortzaile, kritiko, komisario, publiko eta kultur zentroak bilduz.

Amarikaren webgunean jasotzen denez, "Inmersiones egungo testuinguruan artista eta talde hurbilen edo berrien ekoizpen garaikideak aztertzeko sorturiko proiektu-ekintza-bilgunea da. Euskal arteari adierazpen guztietan laguntzeko plataforma gisa jarduten du, artisten komunitatea sortuz".

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button