LITERATURA

“Ipuin eta Letren Terrazak” Arrigorriagan

Euskara Sailak eta Arrigorriagako Udal Bibliotekak literatura eta irakurketa sustatzeko udako programa plazaratu dute: Ipuin eta Letren Terrazak. Berez, euskararen erabileraren eta umeen irakurketaren aldeko ekimena da hau.

Ekainaren 22tik uztailaren 6ra bitartean, 17:30etik 19:30era bitartean, Arrigorriagako Lehendakari Agirre parkera doazenek umeentzako ipuin eta liburu eskaintza oparoaz gozatu ahal izango dute, eta koloreztatzeko eta marrazteko aukera izateaz gain, hainbat tailer eta jarduera izango dituzte.

“Arrigorriagan euskara eta irakurketa eskutik helduta aterako dira gazteenen bila, batetik, herriko lekuak aisialdi eta kultura gune bihurtzeko eta, bestetik, liburuen, irakurketaren eta euskararen erabileraren aldeko zaletasuna sustatzeko.Udako egunak atseginagoak izan daitezen, hiru aste horietan zehar astelehenetik ostiralera, umeek euskararekin eta irakurketarekin hitzordua dute Lehendakari Agirre parkean.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button