ARTEA

Iñaki Gracenea artistaren azken proiektua ikusgai, Montehermoso Kulturgunean

Montehermoso Kulturguneak erakusketa berriaren ateak zabaldu ditu. Hala,  irailaren 22ra  bitarte, Iñaki Gracenea artistaren azken proiektua egongo da  bertan ikusgai.

Modelo eta Praktika (disciplinar) proiektua da Gracenea artistak dakarrena eta “kontrol egiturek ekoizten dituzten irudiak zalantzan jartzea” da proiektuaren ideia edota gai nagusia; hain zuzen, egilearen azken proiektuen ardatza “kontrolaren arkitektura” eta “espetxeen arkitekturaren historia” izan dira. Horren haritik, Gasteizko garai bateko kartzelatik abiatu da Modelo eta Praktika (disciplinar) lanean (estatuan eraikitako lehen kartzela zelularra izan zena).

Iñaki Gracenea (Hondarribi, 1972), Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean pintura espezialitatean. Bere prestakuntza hainbat arte-zentrotan jarraitu du, hala nola, Artelekun (Donostia), Kunsthauss Essen, ISCP (New York), CCA (Andratx) edota John Jay Collegen (New York). Bere lanak  Bilboko Rekalde Aretoan, Donostiako Koldo Mitxelenan, Valentziako Bienaleko Martinez Guerricabeitian, Salamancako Domus Artiumen, edota Madrilgo La Casa Encendida aretoan izan ditu ikusgai. Eta nazioartean, Holandako Voor Moderne Kunst Museoa  edota New Yorkeko  Artist Space Museoa ere ezagutu ditu.

Erakusketaren gaineko informazio gehiago, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button