IKUS-ENTZUN

Euskal zinema Bogotan

Zazpigarren Euskal Astearen lehen emanaldia gaur bertan izango da, Bogotako Unibertsitateko Cinemateca aretoan. 13:00etan hasi eta 18:00ak arte eskainiko dute Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquert zuzendariek 1968an eginiko dokumentala.

Horrekin batera azken urteetan ekoitziriko euskal film labur sorta ere izango da ikusgai: Topeka (Asier Altuna), Lepokoa (Safy Nebbou), Amuak (Koldo Almandoz), El gran Zambini (Igor Legarreta-Emilio Pérez), Haragia (Begoña Vicario), Columba Palumbus (Koldo Almandoz), Txotx (Asier Altuna), Hezurbeltzak (Izibene Oñederra) eta Sarean (Asier Altuna).

Laburmetraia hauek Kimuak Eusko Jaurlaritzaren promozio programaren parte dira eta Euskadiko Filmategiak ezagutzera eman nahi dituen zinemaldi, euskal etxe eta erakundeen eskura jartzen ditu doan. Kolonbiako Euskal Astearen barruan egunero izango dira ikusgai beste luzemetraien aurretik.

Honatx filmen zerrenda osoa: ostegunean, hilak 9, Euskal Pilota, Lucia y el sexo eta Caotica Ana; ostiralean, hilak 10, El sol del membrillo, El Sur eta El espíritu de la colmena; eta larunbatean, hilak 11, Secretos del corazón, Dias contados eta Todo por la pasta.

Euskalkulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button