LITERATURA

“Munduko Poesia Kaierak” bilduma, potoloagoa

 

Munduko Poesia Kaierak bildumak ale berriak aurkeztu ditu gaur. 10, 11 eta 12 zenbakiak Ingeborg Bachmann, Eugenio Montale eta Jorge de Sena idazleen poemez osaturik etorri dira.

Ingeborg Bachmann (1926-1973) Nagore Tolosak alemanetik itzuli du; Eugenio Montale (1896-1981) Anjel Lertxundik italieratik egin du gauza bera, eta Jorge de Sena (1919-1978) idazlearenak portugesetik ekarri ditu euskarara Rikardo Arregik.

Susa argitaletxearen aburuz, “Bachmannen poesian konstante bat da hizkuntzarekiko eta bere mugei buruzko kezka, eta horrekin loturik, egiari buruzkoa. Nobel saria izandako Montale, ildo sinbolista onenean kokaturik, apartekoa da giro eta sentsazioak gogora ekartzen. Senaren obra mundu zabaleko leku, giro eta pertsonaiaz mukuru dago, bera ere erbesteraturik bizi izan zenez”.

Gaurko aurkezpenaz gain, urriaren 2an, Montaleren poemen irakurraldia egingo du Lertxundik Zarautzen. 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button