LITERATURA

Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu

Gaur, goizeko 11:00etan, eta Bilboko Elkar Megadendan, Sergi Pamies idazle katalanaren Si menges una limona sense fer ganyotes obraren itzulpena aurkeztu da. Gerardo Markuletak euskaratu du Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu titulupean (Txalaparta).

Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu, izenburutik hasita, ohiz kanpoko liburua da. Pamiesek egunerokotasuna preso baten pazientziaz xehatu eta gure ekintza bakoitza puska bakan eta, aldi berean, ezaguterraza bihurtu du. Arruntak diren egoeretatik abiatuz, errealitateak daukan ukitu surrealista baztertu gabe, irakurlearentzat ohikoa, erosoa baina izugarria den mundua sortu du. 

Estilo preziosista ezin zehatzagoaz, katalanak soberan gramo bat bera ere ez duten hogei ipuin idatzi ditu, gu guztiongan imintzio ezagutezin bat marrazteko.

Sergi Pamies (Paris, 1960) idazle, itzultzaile eta kazetari katalana da. T’hauria de caure da cara de vergonya (1986) liburua argitaratu zuenetik, hainbat sari eskuratu ditu. Ipuin liburu ugari idatzi ditu, hala nola, L’últim llibre de Sergi Pàmies (2000), Si menges una llimona sense fer ganyotes (2006), La bicicleta estàtica (2010). Hiru eleberri ere idatzi ditu: La primera pedra (1990), L’instint (1992) eta Sentimental (1995).

Bestetik, Gillaume Apollinaire, Agota Kristof, Amelie Nothomb eta beste hainbat egile ezagunen obrak itzuli ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button