LITERATURA

Peru Abarka Album Lehiaketa

Beroki gorria izeneko lanarekin, Patxi Zubizarreta Peru Abarka Album Lehiaketan saridun suertatu da. Ohikoa denez, narratibako lana aukeratu ostean, ilustratu behar dira letra horiek guztiak, hori baita Peru Abarka Album Lehiaketaren zeregina. Beraz, ekainaren 25era arte zabalik dago ilustrazio lanak aurkezteko epea.

Hortaz, ilustratu beharko den narrazio-testua https://peruabarka.wordpress.com blogean egongo da eskuragarri. Narrazio horretan oinarrituta, ilustrazio bikoitza (DIN A-3 tamainakoa, liburuaren 2 orrialderi dagokiona) guztiz amaituta eta koloretan; portadaren zirriborroa, eta Story board proposamenaren zirriborroa aurkeztu beharko dira.

Lanak Markina-Xemeingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkez daitezke, edota postaz bidali helbide honetara: Markina-Xemeingo Udala. Peru Abarka Album Lehiaketa 2016. Goiko Portala 3. 48270 Markina-Xemein.

Irabazle bakarra egongo da eta 1.700 € jasoko ditu. Horrez gain, lana argitaratu egingo da album formatuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button