LITERATURA

EKE-Elkar literatura bekaren aurtengo deialdia egin da

Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura sorkuntzari bultzada emateko asmoz Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak EKE-Elkar literatura beka ekimenaren bigarren edizioa abiarazi dute. Lehen edizioko irabazlea Adur Larrea ziburutarra izan zen, Lurbinttoko ohoinak komikiarekin.

Aurrekoan egin zen bezala, euskaraz idazten duten ipar Euskal Herriko idazle guzientzako deialdia egin da, baina aurten, hautaturiko literatura generoa nerabeentzako narrazioa izango da (eleberria, eleberri grafikoa edo ipuin bilduma izan daiteke).

Lanen bat izanez gero, ekainaren 30era bitartean duzue bidaltzeko epea, eta 6.000 euroko saria emango da. Uztailean, proposamen guztiak irakurri ostean, zein den lanik interesgarriena jakinaraziko da. Egileak urte bete izango du gero lanari bukaera eman ahal izateko.

Bete beharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button