LITERATURA

Ikimilikiliklik

San Telmo Museoak eta Donostiako Udalak Joxean Artze omentzeko ekitaldi bat antolatu dute museoan, apirilaren 24an. Gainera, maiatzaren 20ra arte, museoko Laborategian berriro ikusgai izango da EHUko Laboa Katedrarekin batera 2015ean aurkeztutako Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko instalazioa.

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoaren gaineko ibilbidea da. “Artze zendu ondoren eta Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat lekutan ikusgai izan ostean, berreskuratu nahi izan du museoak, apirilaren 24an burutuko den ekitaldiarekin batera, sortzailea omentzeko”.

Apirilaren 24ko ekitaldian egilearen unibertsoa gogora ekarriko da beste behin. Bertan, musika, dantza, ikus-entzunezko proiekzioak eta poesia uztartuko dira. Hala, Ramon Agirrek eta Miren Aranburuk ahotsa jarriko dute, eta hainbat irakurraldi egingo dute. Malandain Balletak dantzaldia eskainiko du. Bertan ere, Maddi Oihenart, Mixel Arotze, Mixel Etxekopar, Beñat Axiary, Julen Axiary, Pedro Soler, Ainhoa Zubillaga, Loreto Fdez. Imaz, Sorkunde Idigoras, eta Ensemble Vocal Donostia bilduko dira. Zuaznabartarrak txalapartarekin arituko dira.

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza da, “ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu