ARTEA

Ouka Leele artistaren erakusketarik intimoena Donostian

2005ean Argazki Sari Nazionala eman zitzaion Ouka Leele artistari eta harrezkero bere argazkiak etengabean mugitzen ari dira bazter askotatik. Kasu honetan Donostiako Gros auzoraino joango dira Ouka Leele Inedita erakusketarekin.
Artista honen obra ezezagunena erakutsiko da, eta era berean esentzialena eta berriena. Ez ditu bere argazki pintatuak ekarri, baina bere iruditegian dauden kolorezko argazkiak ikusi ahal izango dira: El Principito, Espiral de solidaridad eta La Menina liberada, adibidez.

Bere 50. urteurrenean erabat sortzaile dago artista hau, edertasunarekin eta adierazgarritasun dramatikorekin loturarik sinpleena gauzatzeko prest.
Argazki guztietan gizateriaren helburu mistikoena agertarazten du, bere misterio osoan, eta honek artearen munduan erreferente bilakatu du ezinbestez.

Ouka Leele Inedita erakusketa, Donostiako Okendo Kultur Etxean (Gros) egongo da ekainaren 30etik abuztuaren 21era bitartean.

Donostia Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button