ESZENA

Organik dantza konpainiak “Sarean” ikuskizuna estreinatuko du Leioan

Organik dantza taldeak Sarean obra estreinatuko du Leioan, hilaren 21ean eta 22an, Kultur Leioako Auditoriumean, 20:30etatik aurrera. Leioako bi emanaldiak ikuskizunaren “estreinaldi absolutuak” izango dira.

Arrantzaleen ondoan aritu diren saregilen, sareak konpontzen zituzten emakume langileen, inguruan ardazten da obra.

Konpainiak berak jakinarazi duenez, “Sareaken, saregileen lanaren alde fisikoan jarriko dugu begia –lan zehatza eta errepikakorra, ordu luzetan egoera estatiko berean egiten dena– eta sareen sinbologiari eta sareek eurek iradokitzen digutenari erreparatuko diogu. Horrela, manta zulodun horrek estali dituen emakume horien bizitza ekarri nahi dugu guztion gogoetara”.

Hala, Natalia Mongek sortu eta zuzendu duen obran bost emakume-dantzari-antzezle agertuko dira oholtzan, eta “arrantza-portuetara eramango gaituzte, une intimo eta groteskoen artean, begirada poetiko eta ironiko batetik”.

Ikuskizunaren argiztapenaz Laurentx Etxemendi arduratu da, eta Sinpatron-ek jantziak diseinatu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button