ESZENA

Antzerkiaz gozatzeko aukera galanta, Amorebieta-Etxanon

Lehen hiruhileko honetan, antzerkiaz gozatzeko aukera galanta egongo da Amorebieta-Etxanon.

Bihar bertan, hilak 14,  Zornotza Aretoan ATX teatroak Lubaki Lainotsua lana egingo du. Lanaren nondik norakoak adierazterakoan honako letren bidez egin dute taldekideek: “Historian zehar gure arteko jakinduria bide desberdinetatik burutu egin da. Gehienetanahozko transmisioaren bitartez. Jakinduria horren transmisioak hil ala biziko garrantzia du, izan ere, ez dira bakarrik kontzeptu praktikoak zabaltzen, baizik eta etika bat, ikuspegi bat, ikusteko eta interpretatzeko modu bat. Kasu guztietan oztopo natural bat egon da, ekidinezina eta behar beharrezkoa. Belaunaldien arteko talka. Proiektu honen helburua gatazka honen garrantziaz jabetzea da”.
Proiektu honen kasuan Ximun Fuchs adituaren laguntza izan du taldeak, baina Atx Teatroa bera egon da zuzendaritzan. Lan-taldea osatzeko taula gainean egongo dira Maren Basterretxea, Miriam K Martxante eta Javi Barandi. Taldea handitu egin dute oraingoan, eta argiztapen zuzendaria Ion Chavez izango da, musika-zuzendaria Gartxot Unsain, irudien arduraduna Ezequiel Dawson, eta argazkilaria Ainhoa Resano.

Otsailaren 5ean, Tanttaka taldeak Mi hijo sólo camina un poco más lento izeneko lana egingo du. Eta 18an, Hika Teatroak, Korrika Kulturaleko Ekintza bezala, Tarara pieza egingo du.

Azkenik, martxora salto eginda, lehendakari gaia antzezlana ikusteko parada egongo da. Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira Ramon Madaularen komedia honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.

Halarik ere, herri horretako agenda osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button