ARTEA

Javier Balda Iruñeko artistak Pollock-Krasner beka jaso du

Pollock-Krasner Fundazioa artista plastikoen ibilbidea saritzen duen entitate handienetakoa da mundu mailan. Bertan profesional espezialistak osaturiko biltzarrak erabakitzen du saritu beharreko irizpide artistikoa zein izango den. Lee Krasner eta Jackson Pollock pintoreek bultzaturiko beka da hau.
Fundazioak diru-laguntza bat eskaintzen dio meritu artistikoak erakutsi dituen artistei eta honek errekonozimendu handia da aukeraturiko artistentzat.

Javier Balda (Iruñea, 1958) Moises Perez de Albeniz galerian aurkezten ditu bere lanak ardurenean. Arco azokan ere izaten da urtero. Hemendik kanpo New York, Menphis, Detroit bezalako hirietan eskegi ditu bere obrak.

Moises Perez de Albeniz galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button