LITERATURA

“BizkaIdatz” sariaren XIV. edizioa martxan

Bizkaiko Foru Aldundiak hamalaugarren urtez jarraian antolatu du Bizkaidatz Literatura Saria, herritarren artean literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko xedez.

Ohi den bezala, lehiaketa honetara aurkezten direnek bi idazlek proposaturiko bi istorioei jarraitutasuna eman beharko diote, eta hein batean, bertako trama eta egoeretara egokitu beharko dira, idazleok ezarritako hasiera, pertsonaiak eta egoerak kontuan hartuz.

BizkaIdatz XIV. Literatura Sariak bizkaitarren talentua eta sormen literarioa bultzatzea, indartzea eta sustatzea, eta, ondoren, horien zabalkundea egitea du helburu. Bertan hamasei urtetik gorako pertsona fisikoak aurkeztu ahal izango dira.
Parte hartzen dutenek baldintza hauetako bat, gutxienez, bete behar dute: Bizkaian jaioak izatea, bestela, erroldatuta egotea oinarrietako Foru Dekretua argitaratzen denean edo oinarriak argitaratu aurretik urtebetez gutxienez Bizkaian erroldatuta egon izana.

Aurtengo edizioan abiaburutzat hartuko dira istorioak honako hauek dira: euskaraz, Gotzone Butronen Nire Sarajevo, eta gaztelaniaz, Mikel Alviraren Los imperfectos.

Idazlanek 12 orrialde eduki behar dituzte gutxienez eta 15 gehienez, eta irailaren 9ana amaituko da lanak entregatzeko epea.

Betebehar guztiak hemen dituzue bilduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button