ARTEA

“Street Photography” generoaren erakusketa

David Hornback argazkilariak eta Kveta Pacovskà irudigile txekiar ospetsuak Bilbao Artera hurbildu dute beren jakinduria egun hauetan, bertan zabalduko den In the street erakusketaren kariaz. Bi adituek hitzaldiak eta ikastaroak emango dituzte.

Street photography XIX. mendearen amaieraz geroztik erabiltzen hasi ziren kamera arinago eta mugikorragoen agerpenarekin batera sortu zen. André Kertész eta Henri Cartier-Bresson izan ziren erabilpen honen maisuak. David Hornback-ek (Los Angeles, 1962) Pulitzer saria irabazi zuen 1990ean San Franciscon gertatutako Loma Prieta-ko lurrikarari buruzko erreportajeagatik. Erreportari grafiko bezala, National Geographic, GEO, Time, New York Times, Stern eta beste hainbat komunikabidetarako lan egin du. Hornback Berlin eta Bilboren artean bizi da gaur egun, baina lau kontinentetan zehar ibili da kamera aldean duela.

Gaur, 18:30etan David Hornback-en kaleko argazkia izeneko hitzaldia programatu da, honetaz guztiaz berba egiteko. Horrekin batera, In the street argazki erakusketa inauguratuko da gaur Bilbao Arte Fundazioko Kristalezko patioan. Apirilaren 24ra bitartean ikusi ahalko da erakusketa. Azkenik,  apirilaren 16tik maiatzaren 21era, Hiri irekia. Street Photography izeneko ikastaroa ere programatu da.

Beste aldetik, Kveta Pacovskà adituak Heroiaren eta honen istorioaren asmaketa izeneko tailerra eta hitzaldia ere eskainiko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button