ARTEA

Aurtengo Baffest Festibalak 12 emakume argazkilariren lanak erakutsiko ditu

Baffest Festibala hasi da eta urriaren 31ra arte, bederatzi finalisten argazkiak, Estela de Castro artista gonbidatuaren argazkiak eta iazko Baffest Emakume Argazkilarien Festibalaren 7. edizioaren irabazle Tania Barrenetxearen eta  Meritxell Ahicarten argazkiak ikusgai egongo dira.

Aurten ere, emakumeek egindako argazkirik onenak Barakaldon izango dira ikusgai hilabete osoan. Barakaldoko Udalak sustatu du Baffest jaialdiaren 8. edizio hau, Fotopop Producciones Culturales-en eskutik. Ekimenak “argazkilaritza, arte-adierazpide gisa ulertuta, jende ororengana hurbiltzea du helburu, herrian egunero-egunero erabiltzen diren leku publikoetan jarritako argazkiak erabiliz.”

Datorren asteburuan, urriaren 7an, Baffest Argazki Asteburua egingo da eta bertan, Clara Campoamor kultura-etxean, Baffest 2023 lehiaketan parte hartzen ari diren 9 finalistek euren lanak aurkeztuko dituzte epaimahaikideen aurrean. Geroago, arratsaldean, Clara Campoamor kultura-etxeko entzungelan, hainbat kontu eskainiko dira: Maria Azkarate, 2020ko lehiaketako irabazlea, Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai dagoen Bilbao Metropoli 30 erakundearentzat eginiko proiektuaz arituko da; jarraian, Rocio Lopezek, Arabako Argazkilaritza Elkarteko koordinatzaile eta Baffest 2023 lehiaketaren epaimahaiko kideak jardungo du; Maria Hernándezek, 2022ko lehiaketako finalistetako batek, bere azken lanaz hitz egingo du; eta ekitaldiaren amaieran, 20:00etan, irabazleen izenak iragarriko dira eta kolore horiko txapel bereizgarria jarriko zaie. Eta hurrengo egunean, urriaren 8an, eguerdiko 12:00etan, Laura San Segundo argazkilariak, 2022ko lehiaketako finalista izan zenak, erretratuen saioa egingo du bertan parte hartu nahi duten pertsona guztiekin, Barakaldoko Eskulturen Parkean.

Jakingarri guztiak: Baffest Festibala

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button