ARTEA

Fantasiaren bariazioak

Ensoñaciones erakusketa kolektiboa paratu dute Bilboko SC Galleryn. Erakusketa honekin, sasoi berriaren ateak zabalduko ditu galeriak abenduaren 22ra bitartean.

Ensoñaciones erakusketa kolektiboan Ana Barriga, Mikel del Rio, Paco Pomet eta Sebas Velasco artistek hartu dute parte. Guztira zortzi obra jarri dituzte ikusgai, hots, autore bakoitzak bi obra ekarri ditu, baina guztien arteko loturak fantasia kontzeptuaren inguruko bariazioak dira.

Ana Barrigak pintura figuratiboaren berrikusketa bat egin nahi du argazkiaren bidez. Errorea eta aurkikuntza parametroetan egiten du bere ikerkuntza, beti ere edertasun “aldatua eta eraikia” lortzeko.
Mikel del Rio tradiziozko pinturan jarduten du, garaikidean, nolazpait. Bere irudiak argiztatuak dira, baina modu artifizialean, inguruan pertsonaiak, objektuak eta tokiak daudelarik.
Paco Pomet olioekin pintatzen du, eta bere margolanetan ironia eta umorea topa ditzakegu. Askotan, telebistaren eta zinemaren eraginpean argazki eraldatuak erabiltzen ditu, kromatismo gutxirekin, baina freskuraz blaiturik.
Azkenik, Sebas Velasco gai urbanoak erabiltzen ditu. Bere margolanak hiriaren leihoak dira, egunerokotasunak luzaturiko une zehatzak. Bere lan batzuetan, iluntasunak dena hartzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button