ESZENA

Hizkuntza eszeniko berriak, “inTACTO” Jaialdian

Asteburu honetan, azaroaren 24tik 26ra, inTACTO Jaialdiari esker, Gasteizeko Artium museoa eszena garaikidearen epizentroa izango da.

Hizkuntza eszeniko berrien inTACTO Jaialdiaren zazpigarren edizioa izango da aurtengoa eta dantza protagonista nagusia izanik, bederatzi ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da.
Madrileko Twins Experiment konpainiak emango dio hasiera jaialdiari gaur, azaroak 24, Conversación: habitación o morada piezarekin. Ondoren antzerki garaikideko Las actrices siempre mienten pieza etorriko da, El Pollo Campero, comidas para llevar konpainiarena. Sonia Gomez dantzariak itxiko du lehen eguna, Bailarina izeneko saioarekin.

Larunbateko eta igandeko programazioa, azaroak 25ekoa eta 26koa, aldi berean jokatuko diren bi piezarekin hasiko da: Societat Doctor Alonso-ren Anarchy eta Beaches-en Party. Bi proposamen eszeniko hauetan  ikuslea protagonista bilakatuko da eta bi esperientziatan murgiltzeko aukera bikoitza izango du.

Larunbateko programan ere Eva Guerrero konpainiaren El fin de las cosas eta Alberto Cortés-en eta La Terribilitá-ren Masacre en Nebraska piezak ikusi ahalko dira. Bigarrena work in progress bat da. hainbat aditu lau egunez arituko dira elkarrekin agertokira igo aurretik. Poliana Lima brasildar koreografoaren Las cosas se mueven pero no dicen nada eta Quim Bigas kataluniarraren Molar dantza saioek osatuko dute jaialdiaren programazioa.

Emanaldien eta jarduera paraleloen gaineko informazio guztia: Artium

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button