ARTEA

“Hiria niretzat ere bada”

Bilboko Bazawp dendan Errealkubo estudio eta tailer artistikoaren Hiria niretzat ere bada izeneko erakusketa berria ikus daiteke azaroaren 27a bitarte. Bertan, hainbat formatuko ilustrazioak eta eskultura txikiak paratu dituzte.

Errealkubo kolektibo batek abiaturiko Bilboko estudio eta tailer artistikoa da. Hezkuntzaren, dekorazioaren, eta, oro har, sorkuntzaren esparruak jorratzen dituzte, berrerabilpena ardatz dutelarik: “(Berrerabilpena) gure filosofia eta lan egiteko modua da. Gure tailerrean ez dira lehenengo eta bigarren erabilerako objektuak bereizten, guztiak balioa du!”.

Hala, Errealkubon hainbat material berrerabiltzen dute, elementu berriak sortzeko, hala nola, apaingarriak, funtzionalak eta artistikoak. Euren jarduera eta hezkuntzako tailerren bitartez, erakutsi nahi dute berrerabilpena sormena lantzeko modu iraunkorra dela, eta baita ondo pasatzeko aukera bat ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button