BESTELAKOAK

“Surflaria eta Paradisua”, surfa, euskara eta literatura

Iñigo Urdinaga (Orio, Gipuzkoa, 1974)  idazle eta surflariak iragan astean aurkeztu zuen Surflaria eta Paradisua liburua, Donostian. Liburua autoekoizpena da, eta hainbat idazleren erreferentzia eta aipuak biltzen ditu.

Iñigoren esanetan, “surfari buruz euskaraz idatzi den lehen liburua da (nahiz eta badiren artikuluak, gida bat eta liburu euskaratu batzuk), eta ez da surflarientzat soilik. Ikuspegi kritikoa ematen du (surfaren) desarrollismoaz”.

Liburu hibridoa da, “saiakera-narrazio genero nahasketa, saiakera ezohiko edo originala”, eta egilearen bizitzan oinarritzen bada ere, ez da biografia bat. “Egileak bere bizipenak ez ezik, han-hemengo surf gertakari ezagunak eta ezezagunak ere kontatzen ditu, gai askotaz jarduteko: gizakiaz, gizarteak daraman martxaz, hedonismoaz, diruzalekeriaz, oreka premiaz…”.

Horretaz gainera, literatur kutsu nabarmen du: Melville, Mark Twain, Jack London, Agatha Christie, Eduardo Galeano, Bruce Chatwin edo William Finnegan idazleen aipuak gordetzen ditu, bai eta zenbait euskal idazleenak ere.

Iñigok bi aurkezpen ekitaldi egingo ditu asteburuan: ostiralean, Donostiako Aquariumean izango da, 18:30etik aurrera William Finnegan Pulitzer saridunarekin, surfaz eta kulturaz aritzeko; larunbatean, bestalde, Zarauzko Garoa liburu-dendan izango da, 19:00etan, Ibon Gaztañazpi kazetariarekin, Literaturiaren baitan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button