ARTEA

“Hebra”, elementu estrukturalen omisioaz

Atzo, Bilboko Udaleko Kultura Zinegotzia Nekane Alonsok, BilbaoArteko Zuzendaria den Juan Zapaterrek, eta Zuhar Iruretagoiena Labeaga BilbaoArteko 2017ko artista egoiliarrak, apirilaren 12tik maiatzaren 11ra bitartean fundazioaren erakusketa aretoan irekita egongo den ekoizpen propioko Hebra erakusketa aurkeztu zuten.

Eskultura nagusiki lantzen duen erakustaldia hartuko du aldi honetan zentroaren erakusketa aretoak, argazki sail eta bideo batez lagunduta. Historian zehar irudiaren analisian zenbait elementu estrukturalen (adibidez, barruko eskeletoa) omisioari buruzko hausnarketa proposatzen du artistak bere piezekin.

“Ni naiz zure irudia, zure azalera, zu sostengatzen nauen estruktura, nire euskarria”.

BilbaoArteren arabera, Hebra “hainbat elementu estruktural irudian bilakatzearen arazoaren inguruan garatzen da, bere onarpen formalaren ondoren, eskultura lanen adierazle naturalaren funtsezko parte bezala osatzen direlarik”.

Eskultura klasiko eta eraikuntza urbanoetan alde batetik, eta bridaz loturiko altzairu eta hormigoizko eskulturetan beste aldetik, omisio baliabide hauen adibideak garatu ditu artistak.

Zuhar Iruretagoiena Arte Ederretan doktorea da EHUn eta Arte Digitalen masterra burutu zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean. Bere lana hamaika tokitan erakutsi da: Bilboko Guggenheim Museoa, Donostiako San Telmo Museoa, CAAM (Las Palmas), Manchesterko NY Space (Erresuma Batua), Londresko Pinta (Erresuma Batua), La Casa Encendida, (Madril), c-art Galerie Prantl & Boch Bregenz (Austria), Bilboko Rekalde Aretoa, Getariako Balenciaga Museoa, Donostiako KM, bai eta Honduras, Costa Rica, Uruguai edo Argentinan ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button