IKUS-ENTZUN

Kresala zineklubak “1944” film belikoa aurkeztuko du gaur

Donostiako Kresala Zineklubak 1944 (Elmo Nügagen, 2015, Estonia) lana pantailaratuko du gaur, Trueba aretoetan, 19:30etik aurrera. Emanaldi EHUko irakasle Iñaki Gonzalez Gurpeguik aurkeztuko du.

Zineklubaren arabera, “azken aldian II. Mundu Gerra bizi izan zuten Europako herrialde txikietan sortzen ari den kalitatezko zine belikoaren beste adierazgarri bat da (1944)”.

Filma soldadu estoniarren ikuspegitik kontatzen da, bereziki haien artean borrokatu ziren soldadu herrikideen begietatik. Pelikulak gerraren kontrako aldarria da, baina mota horretako filmen klixeetatik urruntzen da; esaterako, genero horretako zineak gehienetan agertzen ez duen jende-exodoak agertzen dira.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button