LITERATURA

On Manuel Antonio Antia ipuin lehiaketa Urnietan

Idazle orok parte hartu ahal izango du Urnietako On Manuel Antonio Antia ipuin lehiaketan. Lanak onartzeko epea martxoaren 8a arte luzatuko da.

1995ko urtarrilaren 1aren aurretik jaiotakoa izan beharko da egilea eta ipuinak euskaraz idatziak izan beharko dira, eta halaber beste lehiaketaren batean saririk jaso ez dutenak, argitara eman gabeak eta gai librekoak. Lanen luzera gutxienez zortzi orrialdekoa izango da, eta gehienez, hogeikoa.

Ipuinek izenburu bat izan beharko dute, eta goiburua erabili ahal izango da. Bi espaziotara mekanografiatuak aurkeztu behar dira, alde batetik bakarrik idatziak. Hiru kopia aurkeztuko dira, gutunazal itxi batean sartuta. Gutunazalaren barruan eta aparteko kartazal itxi batean ohar bat sartuko da, egilearen NANa, izen-abizenak, bizilekua, helbidea eta telefono zenbakia adieraziko dituena.

Lanak onartzeko epea martxoaren 8a arte luzatuko da. Urnietako Udala, San joan kalea 5, 20130 Urnieta (Gipuzkoa), edo Lekaio Kultur Etxea, San Joan plaza z/g, 20130 Urnieta (Gipuzkoa) helbideetan aurkeztu ahal dira lanok.

Ipuin lehiaketa honako sariak banatuko ditu irabazleen artean: 1. saria 1.500 euro, eta 2. saria 900 euro.

Apirilaren 25ean erabakiko da zein den irabazlea, eta emaitza komunikabideen bitartez adieraziko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button