ARTEA

Koldo Etxebarria artista, Kanadan eta Espainian saritua

Koldo Etxebarria arte ederretan lizentziatua da eta ETBren sail artistikoaren barruan egiten du lan. Bere lanak burutzeko azken generazioko teknologiak erabiltzen ditu. Arterako 3D estiloko aplikazioan ere aditua da, eta arte eta teknologiarekiko hainbat kongresutan eta jaialditan parte hartu du.

Duela gutxi Belleza mas allá de las formas izeneko obrarengatik, Federation Of Canadian Artists deialdian, bigarren saria eman diote. Eta beste aldetik, Espainian prestigio handia duen Premio Internacional de Pintura Focus-Abengoa 2014 izenekoan ere accesita eskuratu du.

Bere ikerketa plastikoan antzeman daiteke horrelako planteamendu metafisikoa, Chirico, Rothko eta Oteiza bezalako artistek urratutako bidean, ekialdeko egiturak eta bestelako bide metafisikoak xurgatzen dituena.

Saritutako obra dimentsio metafisikoaz ari da, armonia, maitasuna eta edertasun metafisikoa uztartu nahi dituena. Bere lanetan, isiltasunezko espazioak, arkitekturek zedarrituak, gizairudia biltzen eta babesten dute lasaitasunezko atmosfera batean, non hiriko espazioak blaitzen dituzten argitasunak eta koloreak gizakia eta inguruaren arteko armonia sortzen duten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button