ESZENA

“Baso bat opari” pintura-musika errezitaldia

Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako Literatura eta musika euskaraz zikloaren barruan, Patxi Zubizarretak, Mintxo Cemillánek, Joserra Senperenak eta Antton Valverdek Arriaga Antzokian estreinatuko dute Baso bat opari pintura-musika errezitaldia. Hitzordua, gaur, otsailaren 23an, izango da, antzokiko foyerrean.

Gaur, Meabe idazleak eta Arantza Irazusta abeslariak eskaini behar zuten ikuskizuna baina osasun arazoak direla eta, Baso bat opari errezitaldia ikusteko aukera egongo da. “Rilkek esaten zuen bizitzarako egokiak diren organoak falta zaizkigula, eta hegaz egin nahi duten arrainak baino ez garela. Baina, beharbada, literatura izan daiteke behar dugun organo hori, gure gorputzetik kanpo dagoen arren; beharbada, literaturak igeri eta hegaz egiteko aukera eman diezaguke”.

Baso bat opari literaturatik eta kulturatik egiten den ibilbidea da, eta arte diziplina ezberdinek osatzen dute. Berez, Zubizarretak idatziriko 50 izeneko liburutik sortu da proiektua.
Hala, Patxi Zubizarretaren hitzak Joserra Senperenaren musikarekin eta Antton Valverderen ahotsarekin elkartuko dira,  bai eta Mintxo Cemillánen pinturarekin ere. Fusio horretatik sortuko den lana  ikus-entzuleari sentitzeko, igeri egiteko eta hegaz egiteko proposamena izango da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button