ESZENA

Plaza eta kaleak dantzaren agertoki, “Dantza Hirian” jaialdian

Hainbat herritako plaza eta kaleak gaur egungo dantzaren agertoki bilakatuko dira irailaren 22tik 30era bitartean, Dantza Hirian jaialdiaren 12. edizioari esker.

Programazioa era guztietako ikusleentzat egin da, eta 13 konpainiek (horietatik 8 euskal koreografoenak dira) 18 eremu publiko beteko dituzte abangoardiako dantza-lanak eskaintzeko.

Ezohiko Espazioetako Jaialdien Sarearekin bat eginez, konpainia hauek parte hartuko dute: Elías Aguirre (Madril), Montón de Paja y Trigo (Bartzelona), Jaiotz Osa (Donostia), Proyecto Larrua (Gasteiz), Iker Karrera (Madril) eta Lucia Marote (Madril).
Aterpean programa artista egoiliarrentzat sortu da. Bertan  Jesús Rubioren Danzas del Sur de Europa (Madril) eta Kanpai / Natalia de Miguel eta Jorge Jaureguiren One Way Ticket (Bilbo) lanak ikusteko parada egongo da.
Ibili programak Akitaniako eta Euskal Herriko konpainiak ezagutzera ematen laguntzen du, eta horri esker, hauek aurkeztuko dira: Dantzaz (Errenteria), Eva Guerrero (Vitoria-Gasteiz), Jaoitz Osa (Donostia), Proyecto Larrua (Vitoria-Gasteiz), Iker Karrera (Hondarribia), Kanpai (Bilbao), Amaia Elizaran (Donostia) eta Ertza (Donostia).
Horiez gain, Marta Coronadoren Acorde bajo continuo eta Vicky P. Mirandaren El último aliento izeneko lanak plazaratuko dituzte.

Bihar bertan hasiko da ekimena Irunen, Elias Aguirre (Madril), Montón De Paja Y Trigo (Bartzelona) eta Chey Jurado (Badajoz) taldeekin.

Horren  ostean datozen ikusgarriak eta zer-nolako jarduera paralelo atondu diren jakiteko, begiratu programazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button