IKUS-ENTZUN

“Merci Patron!” dokumentala pantailaratuko du Fas zineklubak

Bilboko Fas zineklubak Merci Patron! (François Ruffin, 2016, Frantzia) filma aurkeztuko du gaur, 19:45ean, El Carmen aretoan. Mugarik gabeko Ekonomialariak eta Ekonomisten Euskal Elkargoarekin lankidetzan antolatu da emanaldia.

Komedia-dokumentalak Serge eta Jocelyne Klur senar-emazteen istorioa kontatzen du: Krisi ekonomikoaren ondorioz, lanik gabe gelditu dira, munduko luxu konpainiarik sendoenean LVMH (Louis Vuitton, Dior…) lanean aritu ostean. Langabezia-prestazioa ere amaitu zaie; hortaz, 400 euro baino ez dituzte hilero.

“LVMH taldearen Ecce enpresan ari ziren Kenzo markako janzkiak josten, harik eta langabeziara bota zituzten arte: ugazabak produkzioa Poloniara deslokalizatu zuen”.

Egoera latz hori dela eta, pobrezian bizi dira Klur senar-emazteak, baina ez dira lotsatzen, ezta ezkutatzen ere. “Hona itxaropenezko film bat langileen zanpatze orokorraren garaiotan, menturaz ezkerreko jendeaz gain txiro zanpatu batzuek ere ikusiko dutena”. Frantzian sekulako arrakasta izan du filmak.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button